Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek sukaldaritza saioa egingo dute martxoaren 24an, 16:00etan hasita. Ainitze Azurmendi gaztelekuko arduradunak jakitera eman duenez, pintxo hotzen lehiaketa egingo dute, zehazki esateko. Gaztelekua larunbatetan 16:00etati...
Autokonposta egiteko ikastaroa eskainiko du Sasieta Mankomunitateak. Zero Zabor taldeari email bat igorriz izena eman ahalko da bertan.
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek karaoke festa egingo dute martxoaren 3an, 18:00etan hasita. Banaka, binaka eta taldeka parte hartu ahal izango dute. Euskal kantuak abesteko aukera izango dute.
Maria Leon legazpiarraren pintura lanen erakusketa ikusgai dago Legazpiko kultur etxean pasa den asteaz geroztik. Leon bilbotarra da jaiotzez baina Legazpin bizi da aspaldiko urteetan. Arkatza eta ikatza erabilita egindako pintura lanak jarri ditu ikus...
Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Euskaraz Bizi Eguna antolatu du larunbaterako. Hau da egitaraua: 18:00: Pilota partidak, Nafarroa etorbideko frontoian. Ion Diez-Iraeta / Urteaga-Rodriguez Goikoetxea / Mendia (4 t’erdian) 20:00: Trikip...
Goierriko hainbat enpresei zerbitzua eskaintzen dien Deman enpresako langileek agerraldia eskaini dute gaur goizean Urretxun, urtarrilaren 24tik aurrera daramaten greba...
Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak, urteroko txapelketa egin du asteburuan, Arabako Zanbrana herrian. Denera 40 bat ehiztarik parte hartu dute, eta Aitor Esnaola izan da punturik gehien bildu duena. Arkaitz Garmendiak jaso du bigar...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek sukaldaritza saioa egingo dute martxoaren 24an. Ainitze Azurmendi gazteluko arduradunak jakitera eman duenez, pintxo hotzen lehia egingo dute, zehazki esateko. Gaztelekua larunbatetan 16:00etatik 21:00era bitartean ego...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek futbito txapelketa egingo dute martxoaren 10ean, 16:00etan hasita.
Iñaki Ugalde (Mutiloa, 1967) orain bederatzi urte izendatu zuten Mutiloako alkate, eta datozen lau urteetan ere zeregin horretan arituko da. Hasiera hartatik urte dezente igaro arren, gogotsu dago lanerako. Esku artean erronka ugari dituzte, batzuk ep...
Ostiral honetan amaituko da Olaria sarirako hautagaiak proposatzeko epea. Sari hau urtean zehar Legazpiren garapenaren alde lan egin duen pertsonari edo taldeari ematen zaio. Sari banaketa Santikutz egunean egingo da.
Euskal Herriko Pala Txapelketaren bi finalerdi jokatu dituzte asteburuan Oiangu elkarteko bi bikotek, eta biak galdu egin dituzte. Paleta larruzko 1go mailan, Lagun Artekoek 35-30 irabazi zieten Oianguko Luzuriaga eta Soraluzeri, Sestaon. Pala motzeko ...
Asteburuan Europako Neguko Triatloi Kopako proba jokatu dute Alemaniako Oberstaufen hirian, eta Jon Erguinek bigarren bukatu du. Emaitzarekin “oso gustura” agertu da Erguin; batetik, nazioarte mailan lortu duen aurreneko domina delako, eta ...
Asmube elkarteak antolatuta, Tomas Plazaola eskualdeko osasun publikoko arduradunak Bizitza osasungarria preskribatu hitzaldia egingo du martxoaren 21ean, 18:30ean, Asmubek Oriamendi kalean duen lokalean.
Joan den asteazkenean herriguneko 22 tabernak ekin bazioten pintxo-potea ekimenari, gaur Ordiziako hiru auzotako sei taberna batuko zaizkio ekimenari: Buztuntza auzoko Kiko-Enea, Otegi-Eneako Nerea, Muñoz eta Erle, eta Altamirako Txola eta Zortziko. H...
Legorretako Udalak atez ateko hondakin biltze sistema aztertzeko prozesua abiaraziko du. Aurtengo urtean zehar landuko dute gaia herri mailan, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan gauzatu denari buruz informazioa emanez, batetik, eta herritarrekin eta eragileekin eztabaidatzeko batzordea eratuz, bestetik. Bildu koalizioak aurkeztutako atez atekoaren aldeko Legorretarrek arazo bat dugu hondakinekin mozioa ostegun iluntzeko osoko batzarrean onartu zuen udalbatzak, Bilduko bost zinegotzien aldeko botoekin. Legorreta Bizirik hautes elkarteko lau zinegotziek aurka bozkatu zuten, lehenengo eztabaida prozesuaren bide guztia egin behar dela eta ondoren konpromisoa hartu behar dela argudiatuta, ez alderantziz. Mozioak, bost puntuetako lehenean, dio ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko dela, Sasieta Mankomunitatearekin batera. Hirugarren atalean, ahalik eta gehien birziklatzeko, «emaitza onenak ematen dituen hiri hondakinen bilketaren aldeko konpromisoa» hartu du, gaur egun «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa» dela zehaztuz. Herriko familien artean konpostatzearen onuren aldeko kanpaina egitea, zaborrik gabeko herria bihurtzeko urratsak egitea, eta helburu horiek gauzatzeko Sasietarekin lan-batzordea osatzea dira mozioko beste hiru atal. Bakartxo Mendez alkateak zehaztu du aurki irekiko den prozesuan eztabaidatuko direla herritarrek aurkez ditzaketen ikuspegiak. «Urte guztia daukagu lantzeko eta eztabaidatzeko. Udaletik atez ateko sistemaren aldeko apustua egin dugu, eta 2013rako jarri nahi dugu. Baina, plenoan behin eta berriz [...]