Goierriko zortzi bikotek parte hartuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako final nagusian
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala Segurako Baratze pilotalekuan jokatu zuten larunbatean. Herrialde osotik joandako 123 bikotek parte hartu zuten, eta 32 sailkatu ziren final nagusirako. Horietatik zortzi Goierrikoak dira: Altzagako Jexux Urteaga eta Kolestin Garmendia, Aramako Sebero Zubeldia eta Joxe Mari Urreta, Legazpiko Edelmiro Gonzalez eta Xabier Zelaia, Idiazabalgo Joan Mujika eta Monse Delgado, Ordiziako Joseba Ona eta Joakin Perez, Segurako Euxebio Campos eta Beñat Niebla, Zaldibiako Xabier Irastorza eta Urtzi Garmendia eta Zegamako Joxe Ramon Zurutuza eta Fermin Mazkiaran. Antolatzaileek jakitera eman zutenez, Gipuzkoako 51 herritan egin dituzte kanporaketak, iazko azaroan hasita, eta guztira, 815 bikotek parte hartu dute. Urteroko moduan, batzuk goierritarrak dira. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko ordezkariak eta Xabier Albisu Elorri elkarteko kideak jakitera eman zutenez, 234 bikotek parte hartu dute aurten Goierrin. Horietatik eskualdeko 33 bikote aritu ziren musean, Seguran, gainerako gipuzkoarrekin batera. Orioarrak nagusi Arratsaldean, 15:30etik aurrera hasi ziren jokuan. Partidaz partida joan ziren parte hartzaileak norgehiagokatik kanpo geratzen, eta gauean jakin ahal izan ziren Gipuzkoako irabazleeen izenak. Orioko Ibai Esoain eta Jon Uegunek lortu zuten txapela janztea. Sari horrez gain, garaikurra eta Euskal Herriko armarria etxeratu zituzten. Bigarren postuan Leaburuko Iban Amondarain eta Luis Mari Alkorta geratu ziren. Hirugarren Soraluzeko [...]
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala Segurako Baratze pilotalekuan jokatu zuten larunbatean. Herrialde osotik joandako 123 bikotek parte hartu zuten, eta 32 sailkatu ziren final nagusirako. Horietatik zortzi Goierrikoak dira: Altzagako Jexux Urteaga eta Kolestin Garmendia, Aramako Sebero Zubeldia eta Joxe Mari Urreta, Legazpiko Edelmiro Gonzalez eta Xabier Zelaia, Idiazabalgo Joan Mujika eta Monse Delgado, Ordiziako Joseba Ona eta Joakin Perez, Segurako Euxebio Campos eta Beñat Niebla, Zaldibiako Xabier Irastorza eta Urtzi Garmendia eta Zegamako Joxe Ramon Zurutuza eta Fermin Mazkiaran.
Antolatzaileek jakitera eman zutenez, Gipuzkoako 51 herritan egin dituzte kanporaketak, iazko azaroan hasita, eta guztira, 815 bikotek parte hartu dute. Urteroko moduan, batzuk goierritarrak dira. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko ordezkariak eta Xabier Albisu Elorri elkarteko kideak jakitera eman zutenez, 234 bikotek parte hartu dute aurten Goierrin. Horietatik eskualdeko 33 bikote aritu ziren musean, Seguran, gainerako gipuzkoarrekin batera.
Orioarrak nagusi
Arratsaldean, 15:30etik aurrera hasi ziren jokuan. Partidaz partida joan ziren parte hartzaileak norgehiagokatik kanpo geratzen, eta gauean jakin ahal izan ziren Gipuzkoako irabazleeen izenak. Orioko Ibai Esoain eta Jon Uegunek lortu zuten txapela janztea. Sari horrez gain, garaikurra eta Euskal Herriko armarria etxeratu zituzten.
Bigarren postuan Leaburuko Iban Amondarain eta Luis Mari Alkorta geratu ziren. Hirugarren Soraluzeko Mikel Belokik eta Alberto Losalak egin zuten, eta laugarren postuan Alegiako Jon Antxotegi eta Pello Mendia sailkatu ziren.
Euskal Herriko Mus Txapelketako finala aurten Arbizun (Nafarroa) jokatuko dute martxoaren 17an, eta antolatzaileek esan zutenez, egun osoko festa izango da.













