Hiru auzotan gaur hasiko da pintxo-potea
Joan den asteazkenean herriguneko 22 tabernak ekin bazioten pintxo-potea ekimenari, gaur Ordiziako hiru auzotako sei taberna batuko zaizkio ekimenari: Buztuntza auzoko Kiko-Enea, Otegi-Eneako Nerea, Muñoz eta Erle, eta Altamirako Txola eta Zortziko. H...
Joan den asteazkenean herriguneko 22 tabernak ekin bazioten pintxo-potea ekimenari, gaur Ordiziako hiru auzotako sei taberna batuko zaizkio ekimenari: Buztuntza auzoko Kiko-Enea, Otegi-Eneako Nerea, Muñoz eta Erle, eta Altamirako Txola eta Zortziko. Herrigunean bezalaxe, Añares etxeko ardo ondua edo garagardoa, eta pintxoa emango dute tabernariek 1,5 euroren truke, 18:30etik 21:30era. Hiru auzo horietan uztailaren 17a bitarteko astearte guztietan eskainiko dute pintxo-potea.
Herriguneko 22 tabernatan joan den astean hasi ziren ekimenarekin, eta lehen egunaren balorazio “guztiz positiboa” egin dute ekimenaren sustatzaileek. Bihartik aurrera –gaur auzoetan ere bai– hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute pintxo-potean parte hartzen duten bezeroek, tabernariek banatuko dizkieten txartelen bidez: upategietara bisitak, Ordizian merkatari elkarteko erosketa baleak, D’elikatuzeko produktuak eta Espresso Zerbitzuak enpresak eskainitako kafe makinak. Gainera, banatutako txartel guztiak ostiraletan trukatzeko baliagarriak izango dira, kafea eta txupitoa 2,30 euroan eskuratuz.