Iñaki Ugalde: “Lehentasuna mediku etxeak, ludotekak eta horien gainean dauden etxebizitzek dute”
Iñaki Ugalde (Mutiloa, 1967) orain bederatzi urte izendatu zuten Mutiloako alkate, eta datozen lau urteetan ere zeregin horretan arituko da. Hasiera hartatik urte dezente igaro arren, gogotsu dago lanerako. Esku artean erronka ugari dituzte, batzuk ep...
Iñaki Ugalde (Mutiloa, 1967) orain bederatzi urte izendatu zuten Mutiloako alkate, eta datozen lau urteetan ere zeregin horretan arituko da. Hasiera hartatik urte dezente igaro arren, gogotsu dago lanerako. Esku artean erronka ugari dituzte, batzuk epe motzekoak eta beste batzuk epe luzekoak. Hilabete gutxiren buruan herrigunean egiten ari diren mediku etxea eta ludoteka bukatuta egongo direla espero dute. Bi areto horien gainean dauden etxebizitzak ere saldu nahi dituzte. Batzuk jada erosita daude, baina denak ez.
Epe luzeko erronken artean Errotatxo zaharberritu nahi dute, eta erabilera berria eman nahi diote. Iñaki Ugaldek azaldu duenez energia berriztagarriak sustatzeko eskola jarri nahi dute bertan, Hezkuntza Sailarekin hitzartuta. Horretarako 265.000 euroko diru laguntza jaso zuten. “Horrekin lanen zati bat egin daiteke bakarrik, eta momentuz ez ditugu obrak hasiko, beste horrenbeste behar baitugu”. Herritarren parte hartzea bultzatzea ere erronken artean dute.
Ugalderi egindako elkarrizketa bihar Goierriko Hitza egunkarian irakurri ahal izango da.