Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek irabazi dute Sahararen Aldeko Krosa
Sahararen Aldeko Herri Krosak aurten bi irabazle izan ditu, Ormaiztegin: Juango Igartzabal zumarragarra eta Ruben Lanz legazpiarra. Ibilbide osoa biek batera egin ondoren elkarrekin sartu dira helmugan. Hirugarren postuan Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan, Maider Gaztañaga ordiziarrak jantzi du txapela. Bigarren Elena Calvillok egin du, eta hirugarren Izaro Rubiok. Bestalde, kilometro bateko proba sinbolikoan 100dik gora lagunek parte hartu dute. Korrikalariak igandean, goizeko hamaiketan abiatu ziren irteera puntutik hamar kilometroko ibilbidea osatzeko helburuarekin. Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek lasterketaren hasieran aurre hartu zien gainerako parte hartzaileei. Elkarrekin egin zuten ibilbide osoa eta batera, eskutik helduta, sartu ziren helmugan. E zuten beraz, lehendabizko postua eskuratzeko borrokarik egin, eta beraz, lehendabizi eta bigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. 32 eta 11 segundu behar izan zituzten irabazleek lana bukatzeko. Hirugarren postua lehiatuagoa izan zen. Richar Fernandez eta Angel Vazquez joan ziren denboraldi batean Igartzabalen eta Lanzen atzetik. Eta ondoren beste hiru bat korrikalari. Ibilbidean aurrera egin ahala, batzuek besteekiko zuten aldea txikitzea lortu zuten, eta ibilbidearen zati bat elkarrekin egin zuten lauzpabost kirolarik. Azkenean hirugarren postuan Miguel Angel Encina sartu zen 34 minutu eta 23 segunduko denbora eginda. Emakumezkoetan Maider Gaztañaga izan zen helmugan sartzen lehendabizikoa. Ordiziarrak 37 minutu eta 52 segunduko denbora [...]
Sahararen Aldeko Herri Krosak aurten bi irabazle izan ditu, Ormaiztegin: Juango Igartzabal zumarragarra eta Ruben Lanz legazpiarra. Ibilbide osoa biek batera egin ondoren elkarrekin sartu dira helmugan. Hirugarren postuan Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan, Maider Gaztañaga ordiziarrak jantzi du txapela. Bigarren Elena Calvillok egin du, eta hirugarren Izaro Rubiok. Bestalde, kilometro bateko proba sinbolikoan 100dik gora lagunek parte hartu dute.
Korrikalariak igandean, goizeko hamaiketan abiatu ziren irteera puntutik hamar kilometroko ibilbidea osatzeko helburuarekin. Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek lasterketaren hasieran aurre hartu zien gainerako parte hartzaileei. Elkarrekin egin zuten ibilbide osoa eta batera, eskutik helduta, sartu ziren helmugan. E zuten beraz, lehendabizko postua eskuratzeko borrokarik egin, eta beraz, lehendabizi eta bigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. 32 eta 11 segundu behar izan zituzten irabazleek lana bukatzeko.
Hirugarren postua lehiatuagoa izan zen. Richar Fernandez eta Angel Vazquez joan ziren denboraldi batean Igartzabalen eta Lanzen atzetik. Eta ondoren beste hiru bat korrikalari. Ibilbidean aurrera egin ahala, batzuek besteekiko zuten aldea txikitzea lortu zuten, eta ibilbidearen zati bat elkarrekin egin zuten lauzpabost kirolarik. Azkenean hirugarren postuan Miguel Angel Encina sartu zen 34 minutu eta 23 segunduko denbora eginda.
Emakumezkoetan Maider Gaztañaga izan zen helmugan sartzen lehendabizikoa. Ordiziarrak 37 minutu eta 52 segunduko denbora egin zuen. Bigarren Elena Calvillo sailkatu zen 39:58ko denborarekin eta hirugarren, Izaro Rubio, 40 minutu eta 21 segundu eginda. Ez zen lehia handirik izan, beraz, emakumezkoetan.
Partaideak 250bat
Iñaki Amundarain lasterketaren antolatzaileetako batek jakitera eman duenez, 250bat korrikalarik parte hartu zuten igandean, iazko antzera. Gehiengoa goierritarra zen, baina Gipuzkoako gainerako eskualdeetatik ere jende dezente gerturatu zen. Gutxiago izan arren, Bizkaiako, Nafarroako eta Arabako korrikalariak ere bazeuden, eta baita Santanderreko bat edo beste ere.
Lasterketa korrikalari gehienek bukatu zuten.
Eguerdian 12:15ak aldera egin zuten kilometro inguruko lasterketa sinbolikoa. Korrikalari helduak, gazteak zein haurrak atera ziren. Guztira 100dik gora lagun. Amundarainek aipatu duenez «hamar kilometroko proba bukatu eta askok aprobetxatu dute beraien seme-alabekin kilometro batekoa egiteko».
Lasterketa «polita» izan zela diote antolatzaileek, haurrek ilusiz beteta egoten baitira. «Ume asko jada korrika egiteko postura hartuta egoten dira irteera puntuan. Beste batzuk berriz, lotsatuta egoten dira. Irudi bitxiak ikusi ahal izaten dira bertan», gehitu du Amundarainek.
Aldez aurretik zein egunean bertan lasterketetan parte hartzeko izena eman zutenei eta ordaindu zutenei, elastiko bana oparitu zieten. Saharar herriari erreferentzia egiten dion eta gamelu baten irudia duen elastiko bat, hain zuzen. Elastikoaz gain, freskagarriak, pintxoak eta salda partitu zieten korrikalarie, eta hainbat material eta produkturen zozketa ere egin zuten antolatzaileek. Amondarainen hitzetan, «gutxi gora behera parte hartzaileen erdiari tokatu zaio afariren bat, ardo botilaren bat, odolki sortaren bat…».
Balorazio ona
Behin lasterketa bukatuta balorazio ona egin dute antolatzaileek. Parte hartzaile kopuruarekin gustura daude, eta baita bertan sortutako giroarekin ere. «Aurten dortsalak banatzen denbora nahiko gutxi igaro dugu eta opariak zozkatzen ere bai. Esan dezagu, antolakuntzari dagokionean urtetik urtera eskarmentua hartzen ari garela», dio Amundarainek.
Oraindik ez dakite zehazki lasterketekin zenbat diru atera duten, baina bizpahiru hilabeteren buruan kontuak eginda edukiko dituztela aurreikusten dute. Diru guztia, urtero bezala, Saharara bidaliko dute.













