Hasi dira Iparra-Hegoaren barruko ekitaldiak egiten
Iparra-Hegoa kultur astea martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Seguran. Ekintzarik gehienak epe horren barruan antolatzen dituzten arren, kultur astetik kanpora ere izaten da zertaz gozatua. Aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzt...
Iparra-Hegoa kultur astea martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Seguran. Ekintzarik gehienak epe horren barruan antolatzen dituzten arren, kultur astetik kanpora ere izaten da zertaz gozatua. Aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta jada hasi dira egiten. Martxoaren 2an Urruñako (Lapurdi) Xaia ostatuan afaria egin zuten lehendabizi, eta ondoren Gerard Urrutiak Zu lana aurkeztu zuen. Datorren ostiralean Xentimorik gabe antzerkia ikusi ahal izago da Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek parte hartuko dute lan horretan. Martxoaren 16an Erregea eta bufoia izeneko ekitaldian nor baino nor arituko dira Aitor Sarriegi bertsolaria eta Ander Lipus aktorea. Martxoaren 23an Mixel Etxekoparrek emanldia egingo du, eta hilaren 24rako margolari nobelen lehiaketa antolatu dute.