Gizonezko bat atxilotu dute mozkortuta errepide erdira ateratzeagatik
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen bart gauean, mozkortuta zegoela errepide erdira atera eta trafikoa oztopatzen ari zelako. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, 21:00ak aldera, trafikoa zaintzen ari zen patruila batek, gizonezko bat ikusi zuen G...
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen bart gauean, mozkortuta zegoela errepide erdira atera eta trafikoa oztopatzen ari zelako. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, 21:00ak aldera, trafikoa zaintzen ari zen patruila batek, gizonezko bat ikusi zuen Gi-2632 errepide bazterrean, petrilera igo eta errepidera jauzi egiteko imintzioka. Ertzainek, mozkortuta zegoela ikusi eta berriz ere espaloira bueltatzeko esan zioten. Baina handik urruntzen hasi orduko, gizonak errepide erdira jauzi egin eta bi besoak zabalduta jarri zen. Bi norabideetan zetozen autoek gelditu egin behar izan zuten. Ertzainek, gizonezkoa errepidetik atera eta atxilotu egin zuten, bideko segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta. Desobedientzia delitua ere leporatu diote, gizonak ez baitzuen bere burua identifikatu nahi izan. Gaua atxilotuta pasa ondoren, aske gelditu da, epailearen aurretik pasa arte.