Zientziatik Zientziara lehiaketako sariak banatu dituzte udal euskaltegian
Emakumearen egunaren harira, Beasaingo udal euskaltegiak Zientziatik Zientzi@ra lehiaketa egin du, eta atzo banatu zituzten sariak. Astebetez, emakumezko zientzialari baten izena asmatu behar izan dute parte hartzaileek. Bide batez, “emakume hori...
Emakumearen egunaren harira, Beasaingo udal euskaltegiak Zientziatik Zientzi@ra lehiaketa egin du, eta atzo banatu zituzten sariak. Astebetez, emakumezko zientzialari baten izena asmatu behar izan dute parte hartzaileek. Bide batez, “emakume horien berri izatea, euskara landu eta euskaltegian dinamika sortzea” izan dira lehiaketa horren helburuak. Denera, 295 erantzun jaso dituzte, eguneko 49 erantzun, bataz beste. Erantzun zuzenak eman dituztenen artean, zozketa egin dute, eta bi izan dira sarituak: Beatriz Sanchez (Udal Euskaltegiko ikaslea) eta Lourdes Martin (Euskaltegitik kanpoko parte hartzailea).