60 zuhaixka landatu dituzte ikasleek Majori inguruan
Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. Urdanetakoak izan dira aitzurrak hartu eta landaketekin hasten lehenak, eta ondoren Jakintzakoen txanda izan da. Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten. Iaz, esaterako, 60 ezpel landare aldatu zituzten Oreja parkean bi ikastetxe horietako ikasleek. Ordiziako Udaleko Agenda 21 eta Mugikortasun delegazioaren ekimena da herriko parkeetan eta berdeguneetan halako landaketak egitea.
Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. Urdanetakoak izan dira aitzurrak hartu eta landaketekin hasten lehenak, eta ondoren Jakintzakoen txanda izan da.
Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten. Iaz, esaterako, 60 ezpel landare aldatu zituzten Oreja parkean bi ikastetxe horietako ikasleek. Ordiziako Udaleko Agenda 21 eta Mugikortasun delegazioaren ekimena da herriko parkeetan eta berdeguneetan halako landaketak egitea.