Ampo Ordiziak Cajasol Ciencias hartuko du igandean
Ampo Ordiziak Cajasol Ciencias Sevilla hartuko du igandean Altamiran (12:00). Sevillako taldea klasiko bat da Espainiako Ohorezko Ligan, nahiz eta aurten lau partida soilik irabazi dituen, eta laurak etxean. Zortzigarren doa sailkapenean 24 punturekin. Cartujatik kanpo ez dabil fin Cajasol, eta Ordiziak espero du Altamira ez izatea bolada eteteko zelaia. «Kanpoan irabazteko urrats hori egitea falta zaie soilik, eta espero dut gure aurka ez izatea», adierazi du Axio Araña entrenatzaileak. Ordiziarren entrenatzaileak kezkatu antzera dabiltza azken aldian jokalari askok jaso dutelako Espainiarekin aritzeko deia. Tom Parker, esaterako, ez da etzi Altamiran ariko, eta Periko Martin eta Julen Goia Hong-Kongdik etorri berriak dira. Joanes Aierbe, Imanol Iruarriz eta Axier Alvarez de Eulate, berriz, jokatzeko moduan daude, lesioetatik osatu baitira. Zelaira ez sartzeko deia Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak dei berezia egin nahi die zaleei partida bukaeran zelaira sar ez daitezen. Izan ere, Getxoren aurkako partidaren ondoren epaileak aktan idatzi zuen zelaia «inbaditu» zutela zaleek, eta hori dela eta, diziplina batzordeak zigorra ezarri dio klubari.
Ampo Ordiziak Cajasol Ciencias Sevilla hartuko du igandean Altamiran (12:00). Sevillako taldea klasiko bat da Espainiako Ohorezko Ligan, nahiz eta aurten lau partida soilik irabazi dituen, eta laurak etxean. Zortzigarren doa sailkapenean 24 punturekin. Cartujatik kanpo ez dabil fin Cajasol, eta Ordiziak espero du Altamira ez izatea bolada eteteko zelaia. «Kanpoan irabazteko urrats hori egitea falta zaie soilik, eta espero dut gure aurka ez izatea», adierazi du Axio Araña entrenatzaileak.
Ordiziarren entrenatzaileak kezkatu antzera dabiltza azken aldian jokalari askok jaso dutelako Espainiarekin aritzeko deia. Tom Parker, esaterako, ez da etzi Altamiran ariko, eta Periko Martin eta Julen Goia Hong-Kongdik etorri berriak dira. Joanes Aierbe, Imanol Iruarriz eta Axier Alvarez de Eulate, berriz, jokatzeko moduan daude, lesioetatik osatu baitira.
Zelaira ez sartzeko deia
Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak dei berezia egin nahi die zaleei partida bukaeran zelaira sar ez daitezen. Izan ere, Getxoren aurkako partidaren ondoren epaileak aktan idatzi zuen zelaia «inbaditu» zutela zaleek, eta hori dela eta, diziplina batzordeak zigorra ezarri dio klubari.