Bazkaria, antzerkia eta hitzaldia, emakumeen eguna ospatzeko
Beasaingo Asmube eta Irribarre elkarteek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira. Besteak beste, bazkaria, antzerki saioak eta hitzaldi bat izango dituzte. Bihar bertan, elkarteko bazkideentzako bazkaria egingo dute Artzai Enean, 14:3...
Beasaingo Asmube eta Irribarre elkarteek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira. Besteak beste, bazkaria, antzerki saioak eta hitzaldi bat izango dituzte. Bihar bertan, elkarteko bazkideentzako bazkaria egingo dute Artzai Enean, 14:30ean. Datorren ostegunean, hilak 15, Asmubeko abesbatzak eta Pinpirina antzerki taldeak ikuskizun berezia eskainiko dute, 20:00etan, Igartza jauregian.
Eta emakumearen eguneko ekitaldiak bukatzeko, larunbatean, hilak 17, Irribarre elkarteak antolatutako jardunaldia izango da. Arratsaldeko 16:00etan bilduko dira, udaletxeko batzar aretoan. Aurrena, emakume musulmandarren egoeraz hitz egingo dute. Ondoren, antzerki emanaldia, marrazki erakusketa eta merienda egingo dituzte. Iluntzera arte iraungo du ekitaldiak.