Deustuko Unibertsitateak informazio bilera egingo du asteartean
Deustuko Unibertsitateak infomazio saioa antolatu du datorren astearterako, hilak 13. Bilera Ordiziako Barrena jauregian izango da, 19:00etan. Ekimenaren helburua Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan 2012-2013 ikasturtean eskainiko duen graduen be...
Deustuko Unibertsitateak infomazio saioa antolatu du datorren astearterako, hilak 13. Bilera Ordiziako Barrena jauregian izango da, 19:00etan. Ekimenaren helburua Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan 2012-2013 ikasturtean eskainiko duen graduen berri ematea da. Unibertsitateko ordezkariak ikasleek eta haien gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira: ikasketa planak, lanbide praktikak, nazioarteko programa, atzerrian ikasteko aukerak, bekak eta irakaskuntzaz kanpoko jarduerak.