Estanda Ordiziak Tenerifen jokatuko du bihar
Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatuko du bihar Chaboime taldearen aurka, 20:00etan –hemengo 21:00etan–. Kanarietako taldea jaitsiera postuetan dago, baina Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, azken asteetan partida oso onak egiten ari dira, eta norgehiagoka gogorra izatea espero dute. Hala ere, puntuak lortzeko ahaleginean ez du etsiko, irabaziz gero lidergoari eutsiko baitiote. Zortzi partida bakarrik falta dira liga bukatzeko, eta Ortizen arabera, aurrerantzeko partida guztiak finalen parekoak izango dira. Jokalariek igoera fasea jokatzeko ilusio handia dutela adierazi du Ortizek, eta hori dela, azken batean, oinarrizkoena.
Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatuko du bihar Chaboime taldearen aurka, 20:00etan –hemengo 21:00etan–. Kanarietako taldea jaitsiera postuetan dago, baina Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, azken asteetan partida oso onak egiten ari dira, eta norgehiagoka gogorra izatea espero dute. Hala ere, puntuak lortzeko ahaleginean ez du etsiko, irabaziz gero lidergoari eutsiko baitiote.
Zortzi partida bakarrik falta dira liga bukatzeko, eta Ortizen arabera, aurrerantzeko partida guztiak finalen parekoak izango dira. Jokalariek igoera fasea jokatzeko ilusio handia dutela adierazi du Ortizek, eta hori dela, azken batean, oinarrizkoena.