Gorka Hermosak telebistan aurketzuko du bihar 'Flamenco Etxea' diska
Gorka Hermosa akordeoi-jole urretxuarra TVE2 telebista kateko Pizzicato saioan agertuko da bihar. Ara Malikianekin bikotea osatuz, bi pieza eskainiko ditu Hermosak. Flamenco Etxea diska aurkeztuko du bertan. Horrez gain, Goya: Capricho 43 lana ere eskainiko du, bere azken obra.
Bestalde, martxoaren 13tik 15era Frantziako Montrond les Bains herrian ospatuko den akordeoiaren Nazioarteko Txapelketan epaile gisa ariko da Hermosa. Martxoan Kantabrian hiru kontzertu eskainiko ditu: 20an eta 29an Malandro Trio-rekin, eta 24an Garúa & Friends-ekin. Apirilean, Estoniako hiriburuan, Tallinen, eskainiko du kontzertua, Silvia Marquez klabezin-jolearekin batera. Fandangueando lana eskainiko dute.