Haurren igeriketa ikastaroan izena emateko epea astelehenean irekiko dute
Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko dute Majori kiroldegian haurren igeriketa ikastaroan izena emateko epea, eta hilaren 18a arte egongo da horretarako aukera. Izena ematen duten haurrek, 19ko astean igeriketa froga egin beharko dute, eta mailaren arabera, harreran egin beharko dute behin betiko izen-ematea. Frogaldi hau egin aurretik ikastaroan parte hartzen ari diren haurrek jarraitu behar duten ala ez konfirmatu beharko dute. Igeriketakoaz gain, martxan dauden gainontzeko ikastaro guztiek martxoaren 26an hasiko dute hirugarren hiruhilekoa, eta jarraituko duten konfirmatu beharko dute harreratik pasata. Baja eman behar dutenek ere harrerran konfirmatu beharko dute. Ikastaroen ordutegi berriak Ikastaroen ordutegi berriak ere martxan daude. Eguerdian parte nahiz iluntzean kirola egiteko aukera izango da Majorin. Esate baterako, eguerdietan spinning + GAP edota pilates ikastaroak egiteko aukera izango da, eta baita iluntzeetan ere. Horrez gain, ikastaro berri bat jarri nahi da datozen hilabeteetan: irristaketa edo patinajea. Kapoeirako helduen ikastaroari ere bultzada eman nahi dio kiroldegiak.
Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko dute Majori kiroldegian haurren igeriketa ikastaroan izena emateko epea, eta hilaren 18a arte egongo da horretarako aukera. Izena ematen duten haurrek, 19ko astean igeriketa froga egin beharko dute, eta mailaren arabera, harreran egin beharko dute behin betiko izen-ematea. Frogaldi hau egin aurretik ikastaroan parte hartzen ari diren haurrek jarraitu behar duten ala ez konfirmatu beharko dute.
Igeriketakoaz gain, martxan dauden gainontzeko ikastaro guztiek martxoaren 26an hasiko dute hirugarren hiruhilekoa, eta jarraituko duten konfirmatu beharko dute harreratik pasata. Baja eman behar dutenek ere harrerran konfirmatu beharko dute.
Ikastaroen ordutegi berriak
Ikastaroen ordutegi berriak ere martxan daude. Eguerdian parte nahiz iluntzean kirola egiteko aukera izango da Majorin. Esate baterako, eguerdietan spinning + GAP edota pilates ikastaroak egiteko aukera izango da, eta baita iluntzeetan ere. Horrez gain, ikastaro berri bat jarri nahi da datozen hilabeteetan: irristaketa edo patinajea. Kapoeirako helduen ikastaroari ere bultzada eman nahi dio kiroldegiak.