‘Katmandu’ filma emango dute asteburuan
Itziar Bollainek zuzendutako Katmandu, un espejo en el cielo (Katmandu, ispilu bat zeruan) filma emango dute asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saiorik ez dago Ahoz aho jaialdiaren lehen ikuskaria egongo delako, baina bihar (19:30-22:15), et...
Itziar Bollainek zuzendutako Katmandu, un espejo en el cielo (Katmandu, ispilu bat zeruan) filma emango dute asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saiorik ez dago Ahoz aho jaialdiaren lehen ikuskaria egongo delako, baina bihar (19:30-22:15), etzi (19:30-22:15) eta etzidamu (19:30). 90eko hamarkadan Katmanduko –Nepaleko hiriburura– eskola batera lanera doan emakumezko kataluniar bat da filmaren protagonista. Laiak –hori da neskaren izena–, ordea, espero ez zuen errealitate batekin egiten du topo, eta Nepalen bere egoera legeztatzeko ezkondu ondoren, heziketa proiektu zabal bat lantzen hasten da.
Umeentzat, berriz, El cascanueces filma emango dute igandean, 16:45ean, Hiru dimentsiotan.