Lazkaoko merkatari elkarteak herritarrei ateratako argazkiak jarriko ditu denden erakusleihoetan
Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako. Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira. Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua. Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat. Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.
Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako.
Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira.
Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua.
Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat.
Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.