«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak»
Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako Batzar Nagusietatik jaso zuen hiribilduak, apirilaren 18an. “Herrietan aristokrazia sortzen zen, noblezia, eta elite horrek botere handia zuen batzarretan. Ordiziak bi ordezkari zituen. Garai hartan, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Segura ziren Gipuzkoan erabaki asko hartzen zituztenak”. Garaiko historiaz eta azokaren pribilegioari buruz ere hitz egin du Garmendiak. Biharko papereko edizioan argitaratuko du elkarrizketa osoa Goierriko Hitzak.