Banatu dituzte dagoeneko pintxo-potearen lehen sariak
Ordiziako herriguneko 22 tabernatan asteazkenero egiten ari diren pintxo-pote ekimenaren barruan banatzen dituzten ‘Arraskatu eta irabazi’ txarteletan lehen sariak zeintzuk irabazi dituzten jakinarazi dute dagoeneko. Bi lagunentzako upategi...
Ordiziako herriguneko 22 tabernatan asteazkenero egiten ari diren pintxo-pote ekimenaren barruan banatzen dituzten ‘Arraskatu eta irabazi’ txarteletan lehen sariak zeintzuk irabazi dituzten jakinarazi dute dagoeneko. Bi lagunentzako upategira bisita honakoei egokitu zaie: Jose Antonio Juanes (Leizea); Silvia Gonzalez (Zortziko); eta Lurdes Iturriotz Gotor (Kiko-Enea). Espresso zerbitzuen kafe makina Izaskun Sarasolak jasoko du (Olano taberna), eta Ordizian elkartearen 10 euroko erosketa txartela Myrian Cuadradori (Aldasoro taberna). Sarituek Ordiziako merkataritza bulegora joan beharko dute, eta merkataritza teknikariari datuak eman.
Realaren etxeko partidak ikusteko bi pertsonentzako bina sarrera ere zozkatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Julen Aierbe eta Merche Rodriguez.
Bestalde, Ordizian Txartelaren inguruko kanpaina egingo du elkarteak hilaren 16tik 31ra, %5eko deskontu zuzenak egingo baitituzte. Hileko asteazken eta larunbat guztietan, berriz, 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txartel aletorioak ere banatuko dituzte.