CAFeko garbitzaileek zortzi greba egun deitu dituzte, “hitzarmen duina” eskatzeko
Beasaingo CAF enpresarentzat azpikontratatuta lan egiten duen 1NE Linpiezas Industriales enpresako garbitzaileek protesta egin dute gaur, Beasaingo azokan. 2009. urtetik, “lan baldintzak izoztuta” dituztela salatu dute, eta “hitzarmen duin bat” eskatu diote enpresaren zuzendaritzari. 50 langiletik gorako taldea osatzen dute garbitzaileek, eta bulegoez gain, lantegia, makinak eta labeak ere garbitzen dituzte. 2009. urtetik lan hitzarmena sinatu gabe daudela azaldu dute. Hori dela eta, “2011ko uztailean, langileak elkartu eta gure hitzarmena negoziatzen hastea erabaki genuen”. Negoziazio hark gora behera ugari izan zituen; tartean, mahaitik altxa eta greba egitea ere erabaki zuten. Atzera, ordea, greba bertan behera utzi eta negoziazioei ekin zieten. Garbitzaileek salatu dutenez, “CAF, aldi berean, zerbitzua kudeatzeko beste enpresa batetan pentsatzen ari da; hau da, langileak subrogatuak izan gaitezen, baina honek, orain dugun elkarrizketa galaraztea ekarriko luke”. Langileen ustez, litekeena da kudeaketa enpresa baten baino gehiagoren eskutan gelditzea ere. Otsailean iritsi zen lan erreformak ere ez die mesederik egin langileen aldarrikapenei. “1NE enpresaren aldetik orain arte genuen proposamena mahai gainetik kendu du, harrokeria handiarekin”. Hori guztia dela eta, hainbat greba egun deitu dituzte martxorako. Gaurko egunaz gain, bihar, etzi eta hilaren 20, 21, 22, 27 eta 28an ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte.
Beasaingo CAF enpresarentzat azpikontratatuta lan egiten duen 1NE Linpiezas Industriales enpresako garbitzaileek protesta egin dute gaur, Beasaingo azokan. 2009. urtetik, “lan baldintzak izoztuta” dituztela salatu dute, eta “hitzarmen duin bat” eskatu diote enpresaren zuzendaritzari.
50 langiletik gorako taldea osatzen dute garbitzaileek, eta bulegoez gain, lantegia, makinak eta labeak ere garbitzen dituzte. 2009. urtetik lan hitzarmena sinatu gabe daudela azaldu dute. Hori dela eta, “2011ko uztailean, langileak elkartu eta gure hitzarmena negoziatzen hastea erabaki genuen”. Negoziazio hark gora behera ugari izan zituen; tartean, mahaitik altxa eta greba egitea ere erabaki zuten. Atzera, ordea, greba bertan behera utzi eta negoziazioei ekin zieten.
Garbitzaileek salatu dutenez, “CAF, aldi berean, zerbitzua kudeatzeko beste enpresa batetan pentsatzen ari da; hau da, langileak subrogatuak izan gaitezen, baina honek, orain dugun elkarrizketa galaraztea ekarriko luke”. Langileen ustez, litekeena da kudeaketa enpresa baten baino gehiagoren eskutan gelditzea ere.
Otsailean iritsi zen lan erreformak ere ez die mesederik egin langileen aldarrikapenei. “1NE enpresaren aldetik orain arte genuen proposamena mahai gainetik kendu du, harrokeria handiarekin”. Hori guztia dela eta, hainbat greba egun deitu dituzte martxorako. Gaurko egunaz gain, bihar, etzi eta hilaren 20, 21, 22, 27 eta 28an ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte.