Estanda Ordiziak hiruna berdindu du Tenerifen
Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Espainiako Zilarrezko Mailako lidergoan segitzen du, nahiz eta igandean Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatutako partidan hiruna berdindu Chaboyme taldearen aurka. Iñaki Heras eta Emilio Ortiz entrenatzai...
Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Espainiako Zilarrezko Mailako lidergoan segitzen du, nahiz eta igandean Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatutako partidan hiruna berdindu Chaboyme taldearen aurka. Iñaki Heras eta Emilio Ortiz entrenatzaileen arabera, Ordiziak partida irabazteko meritu asko egin zuen, eta epaileen lanarekin kritiko azaldu dira.
Ordizia irabazten hasi zen Naiara Bereziartuaren gol bati esker, baina irletakoek buelta eman zioten markagailuari, eta 2-1 aurretik joan ziren atsedenaldira. Berdinketa esku-eskura zutenean, 3-1koa sartu zuen Chaboymek, eta partida erabat okertu zitzaien goierritarrei. Hala ere, saiatuaren saiatuaz partida berdindu zuen Ordiziak Naiara Bereziartuaren eta Oihana Balerdiren golei esker.
Berdinketarekin konforme ez, eta bestelako albiste txar batekin itzuli ziren Estanda Ordiziakoak, izan ere, Chaboymeko jokalari batek egindako sarrera gogor baten ondoren, Oihana Balerdik ezker belauneko lotailua hautsia izan baitezake.