Jubilatu elkarteak batzar orokorra egingo du bihar
Beasaingo jubilatuen elkarteak batzar orokorra egingo du bihar, hilak 15, 18:30ean. Ohiko batzarrari dagokionean, 2011ko ekitaldiko emaitzen balantzea aztertu eta onartuko dute. Ondoren, 2012ko aurrekontua ere hizpide izango dute. Bestalde, ezohiko dei...
Beasaingo jubilatuen elkarteak batzar orokorra egingo du bihar, hilak 15, 18:30ean. Ohiko batzarrari dagokionean, 2011ko ekitaldiko emaitzen balantzea aztertu eta onartuko dute. Ondoren, 2012ko aurrekontua ere hizpide izango dute. Bestalde, ezohiko deialdia ere egin dute, eta bertan, Beasaingo Erretiratu eta Pentsiodunen elkartearen izen aldaketa proposatuko dute, eta baita estatutu berriak ere.
Landuko diren gaiek duten garrantzia ikusita, elkarteko bazkide guztiei egin diete bertara joateko deia. Batzarrean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da bazkide karneta eramatea.