Nuevo Catecismo Catolicok eta beste bi taldek joko dute gaztetxean, larunbatean
Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarrak Beasaingo Gaztetxean joko du, larunbat honetarako antolatu duten punk-rock jaialdiaren barruan. NCC 1992. urtean sortu zen, eta harrezkero, Donostiako eskenako rock talderik garrantzitsuena bihurtu da. Hogei...
Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarrak Beasaingo Gaztetxean joko du, larunbat honetarako antolatu duten punk-rock jaialdiaren barruan. NCC 1992. urtean sortu zen, eta harrezkero, Donostiako eskenako rock talderik garrantzitsuena bihurtu da. Hogei urteko ibilbidean 8 disko argitaratu dituzte, azkena 2006an atera zuten, eta etenaldi baten ondoren, berriz ere martxan da taldea.
Larunbatean, beste bi talderekin batera joko dute Beasaingo Gaztetxean. Castellotik (Herrialde Katalanak) datorren Telepath Boys taldea da horietako bat; hardcore eta punk estiloak uztartzen dituzte. Bigarrena, Porco Bravo, Barakaldotik dator, eta punk-rocka egiten dute. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.