Zeraingo Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute bihar, ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan
Bihar, martxoak 14, Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Horretarako Larraondoko Xanti Muñoa gonbidatu dute irratsaiora. Imanol Lazkano bertsolaria ere bertan izango da. Plazaz plazako bertso saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du Lazkanok. Erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiak eta beste hainbat gai izango ditu hizpide. ‘Euskara Aberasten’ sailean Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako kidea arituko da. Bestalde, Santos Beloki eta Aitor Calvillo ohiko tertuliakideak ere Segurako Irratiko estudioan izango dira. Entzuleek ere parte hartu dezakete 943 80 10 41 telefono zenbakira deituta, edota bixibixi@euskalerria.org helbidera idatzita. Irratsaioa ostegunean, 19:00etan eta igandean, 08:00etan errepikatuko dute.
Bihar, martxoak 14, Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Horretarako Larraondoko Xanti Muñoa gonbidatu dute irratsaiora. Imanol Lazkano bertsolaria ere bertan izango da. Plazaz plazako bertso saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du Lazkanok. Erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiak eta beste hainbat gai izango ditu hizpide.
‘Euskara Aberasten’ sailean Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako kidea arituko da. Bestalde, Santos Beloki eta Aitor Calvillo ohiko tertuliakideak ere Segurako Irratiko estudioan izango dira.
Entzuleek ere parte hartu dezakete 943 80 10 41 telefono zenbakira deituta, edota bixibixi@euskalerria.org helbidera idatzita.
Irratsaioa ostegunean, 19:00etan eta igandean, 08:00etan errepikatuko dute.