Elkartearteko mus txapelketa gaur hasiko da, Azarin
Ordiziako 33. Elkartearteko Mus Txapelketa gaur hasiko da, Azari elkarteak antolatuta. Txapelketa horretan Ordiziako hamar elkarteetako ordezkariek jokatzen dute, elkarte barruan finala jokatutako bi bikoteek. Hogei bikote guztira. Txapelketak bi aste ...
Ordiziako 33. Elkartearteko Mus Txapelketa gaur hasiko da, Azari elkarteak antolatuta. Txapelketa horretan Ordiziako hamar elkarteetako ordezkariek jokatzen dute, elkarte barruan finala jokatutako bi bikoteek. Hogei bikote guztira. Txapelketak bi aste iraungo du, eta partidak egunero jokatuko dira Azari elkartean, 20:00etan hasita. Final nagusia hilaren 30ean jokatuko da.












