Haur misiolarien ospakizuna, bideoz jasota
Larunbatean Haur Misiolarien topaketa egin zuten Urretxun eta Zumarragan. 600 ume inguru elkartu ziren bi herri hauetan, Amerikako haurrekin Jesusi buruz mintzatu da izeneko topaketan parte hartzeko. Topaketa horren antolatzaileak dira eliz barrutiko misio ordezkaritza, haurren idazkaritza eta, aurtengoan, Zumarragako artzapez barrutia, Urretxu eta Legazpi ere hartzen dituena. Bideoa Gotzon Aranburu kazetariak grabatu du.













