Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal sailkatu dira Osinalde Sariketako finalerako
Aurreko ostiralean jokatu zen 41. Osinalde Sariketaren lehenengo kanporaketa Idiazabalgo Elizalde Elkartean. Axari Sariko epaimahaikoek hala erabakita, Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal izango dira apirilaren 14an, Gabiriako Osinalde Sariketako finalean izango diren lehen bi sailkatuak. Entzule gisa egon zirenen iritziak eta epaileenak bat egin zuten gainera; izan ere Peio Ormazabal izan zen entzuleen gustuko bertsolaria; Axari Saria jaso zuena. Sei izan ziren bertsotan aritu ziren gazteak: Iñaki Aleman (Irurita-Nafarroa), Maddi Ane Txoperena (Hendaia-Lapurdi), Peio Ormazabal (Arrigorriaga-Bizkaia), Ander Solozabal (Gasteiz-Araba), Eñaut Uruburu (Abadiño-Bizkaia) eta Imanol Irazustabarrena (Alegia-Gipuzkoa). Gaijartzaile lanetan Ion Telleria jardun zen, eta koplak kantatzen laguntzeko, berriz, Joxe Agustin Elortza eta Iñaki Larrañagaren trikitiaren eta panderoaren laguntza izan zuten. Hurrengo saioak eta finala 41. Osinalde sariko finala apirilaren 14an izango da, Gabirian, elkartearen egoitzan. Aurretik, datorren larunbateko Aztiriko kanporaketa eta Ordiziako kanporaketa izango dira. Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabalekin batera finalean izango diren beste lau bertsolariren izenak saio horietatik aterako dira.
Aurreko ostiralean jokatu zen 41. Osinalde Sariketaren lehenengo kanporaketa Idiazabalgo Elizalde Elkartean. Axari Sariko epaimahaikoek hala erabakita, Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal izango dira apirilaren 14an, Gabiriako Osinalde Sariketako finalean izango diren lehen bi sailkatuak.
Entzule gisa egon zirenen iritziak eta epaileenak bat egin zuten gainera; izan ere Peio Ormazabal izan zen entzuleen gustuko bertsolaria; Axari Saria jaso zuena.
Sei izan ziren bertsotan aritu ziren gazteak: Iñaki Aleman (Irurita-Nafarroa), Maddi Ane Txoperena (Hendaia-Lapurdi), Peio Ormazabal (Arrigorriaga-Bizkaia), Ander Solozabal (Gasteiz-Araba), Eñaut Uruburu (Abadiño-Bizkaia) eta Imanol Irazustabarrena (Alegia-Gipuzkoa). Gaijartzaile lanetan Ion Telleria jardun zen, eta koplak kantatzen laguntzeko, berriz, Joxe Agustin Elortza eta Iñaki Larrañagaren trikitiaren eta panderoaren laguntza izan zuten.
Hurrengo saioak eta finala
41. Osinalde sariko finala apirilaren 14an izango da, Gabirian, elkartearen egoitzan. Aurretik, datorren larunbateko Aztiriko kanporaketa eta Ordiziako kanporaketa izango dira. Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabalekin batera finalean izango diren beste lau bertsolariren izenak saio horietatik aterako dira.













