80 zuhaitz landatu dituzte gaur Zumarragan Zuhaitz Egunaren harira
Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Zumarragan. Izazpi auzoan 80 bat zuhaitz landatu dituzte 11:00ak inguruan hasita. 40 urki eta 40 haritz izan dira guztira. 10.30ean doako autobus zerbitzua izan da Zumarragako parrokia ondotik irtenda.
Zumarragako Udalak antolatutako ekimena da eta aurtengoa 33. aldia izan da. 2011. urtean jaiotako haurren gurasoek landatu dituzte zuhaitzak, guztira 45 gurasok eman dute izena ekimenean parte hartzeko. Udalak azken urteetan ekintza hau gehitu dio Zuhaitz Egunari.
Haur jaio berrien gurasoez gainera, Urretxuko eta Zumarragako eskoletako haurrak ere izan dira landaketan. LHko 4. eta 5. mailetako 30 bat ikasle aritu dira zuhaitzak landatzen. Behin landaketa amaituta hamarretakoa egin dute Izazpiko plazan, bertan bildu diren guztiek.














