CCOO sindikatuak grebara deitu ditu gaur herritarrak Beasainen
CCOO sindikatuak hainbat agerraldi egingo ditu gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Goierrin, Beasainen izan dira goizean, 12:00etan. Unai Sordo, Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusia izan da bertan. Herriko plazan agerraldi laburra egin du, sindikatuko zenbait jarraitzaileek lagunduta. Datorren martxoaren 29ko greban parte hartzeko deialdia egin die herritarrei.
Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusiaren arabera, Raxoiren gobernuak ezarritako lan erreforma “azken 30 urteetan langileen eskubideen aurka egin den eraso bortitzena da”. Lan erreforma honek “laneko hitzarmen kolektiboei eragiten die zuzenean”, esan du, “kaleratze libreak ahalbideratzen ditu eta enpresariei hitzarmen kolektiboak eskubide gabe uzteko bidea irekita uzten die”, gaineratu du. Are gehiago, lan erreforma hau “urte askotako borrokaren ondoren langileek lortutako eskubideek aurka” doala esan du.
Guzti horregatik “oso garrantzitsua da” Sordoren hitzetan martxoaren 29ko greban parte hartzea. “Guretzako protesta egun bat baino gehiago izango da”, aipatu du. Lan erreforma hau aldatu daitekeela uste du CCOO sindikatuak “badakigu ez dela erraza izango, PPk gehiengoa baitu gobernuan, baina greba erabateakoa bada, gauzak aldatzeko gai izango garela uste dugu”, gaineratu du Sordok. Horregatik, gobernuari eskatu dio “langileen ahotsa entzun dezala” eta bide batez “erreforma berregituratzeko” exijitu dio, “enpresarien ahotsak gainera, sindikatuekin edostutalp” lan erreforma bat lortzeko.
Unai Sordok beste agerraldi bat egingo du gaur Goierrin. Arratsaldean, 18:00etan Zumarragan izango da CCOO sindikatua. Zelai Ariztiko pilotalekuan egingo du agerraldia.














