Eduardo Alsasuarentzat izan da Segurako aire libreko margo lehiaketako lehen saria
Gaur goizean egin dute Seguran XIV. Aire Libreko margo sariketa. Iparra-Hegoa astearen baitan antolatzen den ekimena da. Aurten guztira hamalau pertsonek eman dute parte hartzeko izena, eta hamahiru lan aurkeztu dira azkenean. Lau sari banatu dituzte guztira: 1.- Eduardo Alsasua (Gasteiz): 350 euro 2.- Fernando Ureta (Artzeniega): 250 euro 3.- Jesus Ukar (Mutiloa-Nafarroa): 150 euro Akzesita.- Julio Gomez (Leioa): 100 euro Dirutan jasotako sariaz gainera, guztiek eraman dute Iparra-Hegoa oroigarri bat. Aurten, aurreko urteetan baino maila hobea izan dela aipatu du epaimahaiak sari banaketa ekitaldian. Arrazoi hori dela era, margolan onenak aukeratzeko zailtasunak izan dituztela aitortu dute, eta azkenean akzesit bat ere banatzea erabaki dute. Goizeko 9:00etan eman zaio hasiera sariketari. 11:00ak bitartean euskarriak aurkeztu behar izan dituzte kultur etxean parte hartzaileek. 13:00ak eta 14:00ak bitartean aurkeztu dituzte lan guztiak. Gaia guztientzako berdina izan da: Segura. Erabili beharreko teknika eta formatoa, aldiz, librea izan da. Sari banaketa ekitaldia 17:00etarako aurreikusita bazegoen ere, antolakuntzak aurreratzea erabaki du. Sariketan aurkeztutako lanak Elorripe tabernan jarri dituzte erakusgai eta salgai.
1.- Eduardo Alsasua (Gasteiz): 350 euro
2.- Fernando Ureta (Artzeniega): 250 euro
3.- Jesus Ukar (Mutiloa-Nafarroa): 150 euro
Akzesita.- Julio Gomez (Leioa): 100 euro
Dirutan jasotako sariaz gainera, guztiek eraman dute Iparra-Hegoa oroigarri bat. Aurten, aurreko urteetan baino maila hobea izan dela aipatu du epaimahaiak sari banaketa ekitaldian. Arrazoi hori dela era, margolan onenak aukeratzeko zailtasunak izan dituztela aitortu dute, eta azkenean akzesit bat ere banatzea erabaki dute.
Goizeko 9:00etan eman zaio hasiera sariketari. 11:00ak bitartean euskarriak aurkeztu behar izan dituzte kultur etxean parte hartzaileek. 13:00ak eta 14:00ak bitartean aurkeztu dituzte lan guztiak. Gaia guztientzako berdina izan da: Segura. Erabili beharreko teknika eta formatoa, aldiz, librea izan da.
Sari banaketa ekitaldia 17:00etarako aurreikusita bazegoen ere, antolakuntzak aurreratzea erabaki du. Sariketan aurkeztutako lanak Elorripe tabernan jarri dituzte erakusgai eta salgai.














