Gazte Egunari goizean goizetik ekin diote Lazkaon
Lehenengo Gazte Eguna egiten ari dira gaur Lazkaon. Goizean goizetik ekin diote gazteek gauzak antolatzeari. Herriko plazan bazkari herrikoia egingo dute eguerdian, eta mahaiak prestatzea izan da goizean hartu den lehenengo lana. Elastiko gorriak soinean gazte ugari zebilen lanean goizean. Gazte Egunaren harira urtero elastikoak ateratzeko asmoa dute. Kolorez aldatzen joango dira, aurten gorria da aukeratu dutena. Herriko gazteen arteko harremana nahikoa ahula zela ikusita, hutsune hori betetzeko asmoz antolatu dute gaurko eguna Lazkaon. Horretarako propio sortu dute Lazkaoko Gazte Asanblada. Egun honek aurrera begira ere jarraipena izatea da euren asmoa, baita denborarekin “erreferentziazkoa” bihurtzea ere. Dituzten asmoak betetzeko, egitarau zabala prestatu dute gaurko. Goizean zehar gazteen arteko olinpiadak egin dituzte herriko plazan. 14:30ean bazkaritara bilduko dira pilotalekuan. Ondoren, bazkalondoan argazki proiekzioa egingo dute leku berean, 16:00ak inguruan. Behin hori amaituta, 19:00ak aldera, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar trikitixa lagun. Egunari amaiera emateko 22:00etatik aurrera kontzertuak izango dira: Limbo Bridge, The Last Strenght era Cold Revenge taldeek hartuko dute parte. Behin gaurko egunekoak amaituta, elkartzen jarraitzeko asmoa agertu du Lazkaoko Gazte Asanbladak, talde “dinamikoa eta ekintzailea” izatea nahi baitute.
Herriko gazteen arteko harremana nahikoa ahula zela ikusita, hutsune hori betetzeko asmoz antolatu dute gaurko eguna Lazkaon. Horretarako propio sortu dute Lazkaoko Gazte Asanblada. Egun honek aurrera begira ere jarraipena izatea da euren asmoa, baita denborarekin “erreferentziazkoa” bihurtzea ere.
Dituzten asmoak betetzeko, egitarau zabala prestatu dute gaurko. Goizean zehar gazteen arteko olinpiadak egin dituzte herriko plazan. 14:30ean bazkaritara bilduko dira pilotalekuan. Ondoren, bazkalondoan argazki proiekzioa egingo dute leku berean, 16:00ak inguruan. Behin hori amaituta, 19:00ak aldera, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar trikitixa lagun. Egunari amaiera emateko 22:00etatik aurrera kontzertuak izango dira: Limbo Bridge, The Last Strenght era Cold Revenge taldeek hartuko dute parte.
Behin gaurko egunekoak amaituta, elkartzen jarraitzeko asmoa agertu du Lazkaoko Gazte Asanbladak, talde “dinamikoa eta ekintzailea” izatea nahi baitute.














