Urtzi Muguruzak irabazi du Beasaingo XXX. Usurbe txirrindulari proba
Sumofic Igartua taldeko Urtzi Muguruzak irabazi du XXX. Usurbe txirrindulari laskerketa. Gaur goizean jokatu dute Mikel Etxeberriaren omenezko proba, eta kadete mailako 118 txirrindularik parte hartu dute. Loinatz txirrindulari elkartekoen arabera, antolakuntza aldetik dena “primeran” atera da eta “giro paregabea” izan dute probaren garaian. Urtzi Muguruzak jantzi du txapela. Bere atzetik, Velo Club Tarnos taldeko Cyril Bordes sartu da, bigarren postuan. Inoxcra Beasain taldeko Dani Maiorak berriz, hirugarren egin du. Txirrindulariek 57 kilometroko ibilbidea egin dute, Goierrin eta Tolosaldean barrena.
Sumofic Igartua taldeko Urtzi Muguruzak irabazi du XXX. Usurbe txirrindulari laskerketa. Gaur goizean jokatu dute Mikel Etxeberriaren omenezko proba, eta kadete mailako 118 txirrindularik parte hartu dute. Loinatz txirrindulari elkartekoen arabera, antolakuntza aldetik dena “primeran” atera da eta “giro paregabea” izan dute probaren garaian.
Urtzi Muguruzak jantzi du txapela. Bere atzetik, Velo Club Tarnos taldeko Cyril Bordes sartu da, bigarren postuan. Inoxcra Beasain taldeko Dani Maiorak berriz, hirugarren egin du. Txirrindulariek 57 kilometroko ibilbidea egin dute, Goierrin eta Tolosaldean barrena.














