Rockus taldea da orain B multzoko liderra
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko laugarren jardunaldiak ezusteko bat baino gehiago ekarri du. Orain arteko liderrak, Bekausek, 4-2 galdu du Zerdiau taldearen kontra, eta sailkapen buru izateari utzi dio. Rockus da orain mu...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko laugarren jardunaldiak ezusteko bat baino gehiago ekarri du. Orain arteko liderrak, Bekausek, 4-2 galdu du Zerdiau taldearen kontra, eta sailkapen buru izateari utzi dio. Rockus da orain multzoburua, Arkaitza taldeari 5-0 irabazi ondoren. Hirugarren partida, Yatike eta Gauss taldeen artekoa, hutsean bukatu zen.













