Hamabost lagun saritu dituzte Ataungo jubilatu elkarteko joko lehiaketetan
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak otsailean zehar egin zituen joko lehiaketen akabera festa giroan ospatu dute. Sari banaketa egiteko aitzakian, eta solasaldi artean, ogitarteko jana izan zuten aurreko astean. Guztira 163 jubilatuk parte hartu dute bederatzi lehiaketetan. «Lehia bikaina izan da, batzuetan gizonezkoak eta beste batzuetan emakumezkoak suertatu dira irabazle». Parte-hartze oparo eta atseginarekin gustura, joko bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak saritu dituzte. Mugimendu jokoetan, Joakin Aldabe botean eta tokan nagusitu da, zapoan Joxe Rezola. Karta jolasetan, hauek dira garaileak: Mari Karmen Goikoetxea eta Ana Mari Krespo (musa laura), Jexux Urbiztondo-Joxe Baztarrika (musa zortzira), Pello Munduate-Joxe Mari Goikoetxea (puntua), Miren Goikoetxea-Rosario Urdangarin (erratza), Niko Goikoetxea-Joxe Rezola (tutea) eta Olatz Guridi-Mari Karmen Goikoetxea (seiko urrea).
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak otsailean zehar egin zituen joko lehiaketen akabera festa giroan ospatu dute. Sari banaketa egiteko aitzakian, eta solasaldi artean, ogitarteko jana izan zuten aurreko astean. Guztira 163 jubilatuk parte hartu dute bederatzi lehiaketetan. «Lehia bikaina izan da, batzuetan gizonezkoak eta beste batzuetan emakumezkoak suertatu dira irabazle».
Parte-hartze oparo eta atseginarekin gustura, joko bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak saritu dituzte. Mugimendu jokoetan, Joakin Aldabe botean eta tokan nagusitu da, zapoan Joxe Rezola.
Karta jolasetan, hauek dira garaileak: Mari Karmen Goikoetxea eta Ana Mari Krespo (musa laura), Jexux Urbiztondo-Joxe Baztarrika (musa zortzira), Pello Munduate-Joxe Mari Goikoetxea (puntua), Miren Goikoetxea-Rosario Urdangarin (erratza), Niko Goikoetxea-Joxe Rezola (tutea) eta Olatz Guridi-Mari Karmen Goikoetxea (seiko urrea).