Zientziak elkartu ditu
Zientziarekiko zaletasuna duen goierritar talde bat elkartu eta Lemniskata zientzia sare herrikoia osatu dute. Talde irekia da eta zientziaren eta teknologiaren inguruko jakinmina duen edozeinek parte har dezake bertan. Ekimena aurkeztearekin batera, CAF enpresak egindako trenen maketekin erakusketa osatu dute. Usurbe antzokian dago ikusgai, ostiralera arte. Xabier Elortza, elkartearen lehendakariaren arabera, bi helburu nagusi ditu sareak. «Batetik, guretzako elkargunea izan zitekeen zerbait sortzea, eta bestetik, «Goierrin zientzia munduaren dibulgazioa bultzatzea, jende guztiarentzako era eroso batean». Elortzaren esanetan, Goierrik «nahikoa lotura badu teknologia erloarekin», enpresa asko dituen eskualdea delako, eta berrikuntza arloan hainbat ahalegin egin direlako. «bai lantoki eta bai jende aldetik, maila ona dugu Goierrin. Espero dugu jende horren laguntasuna ere izatea, hau aurrera ateratzeko». Goio Lekuona elkarte berriko kideak, berriz, Lemniskata izenaren inguruko azalpenak eman zituen. «Itsuraz izen berezi xamarra da, baina matematika munduan ibiltzen garenontzat izen ezaguna da». Lekuonaren arabera, «berez infinitoa adierazteko erabiltzen den kurba algebraikoa» da Lemniskata. Kurba horrek, irudi aldetik duen indarra ere azpimarratu zuen. Moebiusen zinta erabili dute horretarako. «Logoan ikusten den zinta hori asko gustatzen zait, matematika aldetik joko handia ematen duelako, eta oso lotuta dagoelako infinitoarekin». Erakusketa eta hitzaldia Elkartea aurkeztearekin batera, CAFeko trenen maketekin egindako erakusketa jarri dute ikusgai, Usurbe antzokiko erakusketa [...]
Zientziarekiko zaletasuna duen goierritar talde bat elkartu eta Lemniskata zientzia sare herrikoia osatu dute. Talde irekia da eta zientziaren eta teknologiaren inguruko jakinmina duen edozeinek parte har dezake bertan. Ekimena aurkeztearekin batera, CAF enpresak egindako trenen maketekin erakusketa osatu dute. Usurbe antzokian dago ikusgai, ostiralera arte.
Xabier Elortza, elkartearen lehendakariaren arabera, bi helburu nagusi ditu sareak. «Batetik, guretzako elkargunea izan zitekeen zerbait sortzea, eta bestetik, «Goierrin zientzia munduaren dibulgazioa bultzatzea, jende guztiarentzako era eroso batean». Elortzaren esanetan, Goierrik «nahikoa lotura badu teknologia erloarekin», enpresa asko dituen eskualdea delako, eta berrikuntza arloan hainbat ahalegin egin direlako. «bai lantoki eta bai jende aldetik, maila ona dugu Goierrin. Espero dugu jende horren laguntasuna ere izatea, hau aurrera ateratzeko».
Goio Lekuona elkarte berriko kideak, berriz, Lemniskata izenaren inguruko azalpenak eman zituen. «Itsuraz izen berezi xamarra da, baina matematika munduan ibiltzen garenontzat izen ezaguna da». Lekuonaren arabera, «berez infinitoa adierazteko erabiltzen den kurba algebraikoa» da Lemniskata. Kurba horrek, irudi aldetik duen indarra ere azpimarratu zuen. Moebiusen zinta erabili dute horretarako. «Logoan ikusten den zinta hori asko gustatzen zait, matematika aldetik joko handia ematen duelako, eta oso lotuta dagoelako infinitoarekin».
Erakusketa eta hitzaldia
Elkartea aurkeztearekin batera, CAFeko trenen maketekin egindako erakusketa jarri dute ikusgai, Usurbe antzokiko erakusketa gelan. Ostiralera arte bisitatu ahal izango da. Hain zuzen ere, ostiralean bertan egingo dute antolatu duten bigarren ekitaldia. Aitor Castañares CAF enpresako ingeniariak, CAFeko teknologia garapena sorreratik egunera arte hitzaldia egingo du. Igartza jauregian izango da, 19:00etan.