
Iñigo Cabacasen heriotza salatzeko eta Rodolfo Aresen dimisioa eskatzen margoketak azaldu dira gaur Goierriko hainbat herritan. Urretxun eta Zumarragan, beasainen edota Ordizian, kasu. Gaur goizean, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Ertzaintzaren aldetik “arduragabekeriaren bat” egotea posible dela aitortu du irrati batean egin dioten elkarrizketan. Adierazi duenez, “baliteke Ertzaintzak ezarritako protokoloak ez betetzea”. Cabacas ertzain batek jaurtitako pilotakada batek hil zuen, Bilboko Athletic futbol taldearen partida baten atzetik.
Irakurri albistea
Berria.infon