
Gaur Ordizian ospatu den Artzain Egunaren barruan, Ggazta berriaren mozte ekitaldia egin dute udaletxean. Bertan Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak moztu du aurten gazta. Ekitaldian hainbat artzain ere omendu dituzte.

Ordiziako Mendizaleak elkartekoek Murumendira igoko dira datorren igandean, hilak 15. Hala ere, ibilbidea ez dute tontorrean bukatuko, izan ere, Santamañara jaitsiko dira ondoren, eguneko irteera Ikaztegietan bukatzeko. 08:00etan abiatuko dira Ordizia...

Gaur Artzain Eguna ospatu dute Ordizian. Goizak irudi asko eman ditu. Azoka, erakusketa, postuak, dultzainariak, artaldeak… guztiak ondoko bideoan ikus daitezke.

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dituzte Legorretan Azentzio jai nagusiak. Prestaketen harira, jai egitarauaren azaleko irudia aukeratu dute, herritarrek bozketan. Xabin Fernandezek egindako Gizon-piku kastina lanak jaso du boto gehien: 60. On...

Beasaingo Gaztetxeak jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Pol Pot eta Gora Gora Kids taldeek, eta Olarius&Brothers DJ bikoteak joko dute, 23:00etatik aurrera. Aurretik, nahi duenarentzat, jangela begetarianoa ere zabalduko dute. Pol Pot taldea Zaragozatik dator, eta post-punk doinuak egiten dituzte, Joy Division taldearen antzera. Whole Mistery izeneko azken argitalpena besapean dutela etorriko dira gaztetxera. Gora Gora Kids berriz, Iruñea eta Oñatiko musikariek osatutako taldea da. Garage-rock estiloa jorratzen dute, eta Horror Songs maketa aurkeztera datoz. Gaua bukatzeko, Beasaingo Gaztetxean ondo ezagutzen duten bikote baten saioa izango dute. Olarius&Brothers DJek, rock doinuz bustiko dute giroa, goizaldera arte. Kontzertuen aurretik, 20:30ean hasita, afari begetarianoak emango dituzte. Duela hilabete batzuk jarri zuten jangela begetarianoa martxan, eta harrezkero, hilean bitan ematen dituzte afariak. Hiru plater jateko aukera izango da, euro eta erdian plater bakoitza.

Trenbidearekin lotura estua izan du betidanik Beasainek. XIX. mende bukaeratik, trenaren industriari lotutako herria izan da, batez ere, trenbidearen etorrerari eta CAF enpresari esker. Laster, ibilgailu horrekin lotutako beste gune bat izango da herrian. Wagon Lits bagoi historikoa Bernedo eneko aparkalekuan dago martxoaz geroztik. Bi emakume beasaindar, Nagore Mendoza eta Maria Jose Fernandez, bertan taberna jartzekoak dira. Azken ukituak ematen ari dira egunotan. Wagon Lits taberna, Altsasun jarri zuten hiru anai-arrebak, duela urte batzuk. Nagore Mendozak azaldu duenez, «aurreko jabeekin harremana» zuten, eta haiek taberna uztekotan zirela ikusita, aukera aprobetxatzea erabaki zuten. «Altsasun zegoen trena, hango industrialdean. Baina lan egoerak sekulako beherakada izan zuen. Haiekin hizketan, guk hartzeko aukera sortu zen, eta erosi egin genuen». Bagoiak 22 metroko luzeera eta 52 tonako pisua du. Barruan, tabernako barra bat eta hogei lagun esertzeko sei mahaientzako tokia du. Barrualdea egurrez eginda dago, argitasun handia du eta kanpotik ematen duena baino zabalagoa da. Bagoiaren alde banatan, garai bateko diseinua mantentzen duten bi komun ditu, eta baita diseinu originala mantentzen duen litera gela bat ere. Egokitzen dutenean, zabalik utziko dute, jendeak garai hartako gela bat nolakoa zen ikus dezan. Tabernari azken ukituak ematen ari dira egunotan. Irekiera luzatzen ari zaie, azken orduan hainbat ezusteko sortu zaizkielako. [...]

Zero Zabor taldeak hitzaldia eskainiko du bihar, apirilak 12, Legazpin. Las basuras tienen solución izenburupean egingo dute tertulia. 20:30ean hasiko dute, kultur etxeko areto nagusian. Oraingoan, saioa gaztelaniaz eskainiko dute.

Ostiralean Declaracion de guerra filma proiektatuko du Legazpi ZineKlubak. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Latxartegi aretoan. Igandean, apirilak 15, berriro ikusi ahalko da pelikula, 19:30ean.

Bost egun igaro dituzte Gironan, nazioarteko txapelketan parte hartu dute, eta sei garaikur ekarri dituzte

zingizango.com• 0-5 urte bitarteko umeen gurasoentzako hitzaldia izango da apirilaren 19an. 0-5 urte bitarteko umeen gurasoentzako kanpainari jarripena emateko asmoz, Euskara Zerbitzuak hitzaldi bat antolatu du. Hizlaria Iñaki Eizmendi gizarte hezit...

Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko ekitaldi nagusia. Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, gazta berria ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du, eta ebaki eta berehala, honako hitzak egin ditu: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka, eta ziur nago, gaztetasun horrekin mundua konkistatuko dugula”. Aizega ez da izan, ordea, ekitaldiko protagonista bakarra. Aurtengo omendua EITBko Sustraia saioa izan da, eta haren ordezkari Josu Brutonek jaso du Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren errekonozimendua. 1999an hasi zen emititzen Sustraia saioa, eta bere helburua lehen sektorearen produkzioa balioan jartzea da. Idizabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak, berriz, erregulartasun sariak ere banatu ditu. Aurtengo sarituak Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren Alain gaztandegia eta Tolosako Pedro Zuazarregiren Martin Txiki gaztak izan dira. Jose Mari Uztarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak, berriz, bestelako albistea ere eman du. Haren esanetan, hainbat ekoizle esnea jezteari uzten ari dira, [...]

Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak umeentzako ikastaroa antolatu du hilaren 18 eta 19rako. Arrantzako teknikei buruzko jardunaldia izango da, eta elkarteko elite taldeko arrantzaleek emango dute. Bi saioak, 18:00etatik aurrera izango...

