Jose Mari Aizega: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka”
Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko ekitaldi nagusia. Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, gazta berria ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du, eta ebaki eta berehala, honako hitzak egin ditu: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka, eta ziur nago, gaztetasun horrekin mundua konkistatuko dugula”. Aizega ez da izan, ordea, ekitaldiko protagonista bakarra. Aurtengo omendua EITBko Sustraia saioa izan da, eta haren ordezkari Josu Brutonek jaso du Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren errekonozimendua. 1999an hasi zen emititzen Sustraia saioa, eta bere helburua lehen sektorearen produkzioa balioan jartzea da. Idizabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak, berriz, erregulartasun sariak ere banatu ditu. Aurtengo sarituak Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren Alain gaztandegia eta Tolosako Pedro Zuazarregiren Martin Txiki gaztak izan dira. Jose Mari Uztarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak, berriz, bestelako albistea ere eman du. Haren esanetan, hainbat ekoizle esnea jezteari uzten ari dira, [...]
Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko ekitaldi nagusia.
Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, gazta berria ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du, eta ebaki eta berehala, honako hitzak egin ditu: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka, eta ziur nago, gaztetasun horrekin mundua konkistatuko dugula”.
Aizega ez da izan, ordea, ekitaldiko protagonista bakarra. Aurtengo omendua EITBko Sustraia saioa izan da, eta haren ordezkari Josu Brutonek jaso du Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren errekonozimendua. 1999an hasi zen emititzen Sustraia saioa, eta bere helburua lehen sektorearen produkzioa balioan jartzea da. Idizabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak, berriz, erregulartasun sariak ere banatu ditu. Aurtengo sarituak Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren Alain gaztandegia eta Tolosako Pedro Zuazarregiren Martin Txiki gaztak izan dira.
Jose Mari Uztarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak, berriz, bestelako albistea ere eman du. Haren esanetan, hainbat ekoizle esnea jezteari uzten ari dira, eta ordainketetan atzerapenak dituzte beste askok. Egoera horri buelta emateko, hainbat eragileren arteko mahai bat sortzea proposatu du, denen artean egoera konponbidean jar dadin.
Eguneko argazki guztien galeria














