Julen Goia errugbi jokalariari elkarrizketa eta askoz gehiago Goiberriren hurrengo alean
Goiberriren hurrengo alean, Julen Goia Ordizia errugbi taldeko jokalariari elkarrizketa egingo diote. Espainiako Errege Kopako finala jokatuko dute 22an. Beasaingo osasun zentroen bizitza osasungarriaren aldeko apustua izango da gai nagusia, eta Amaia Iturriotz, aldiz, gazteen ataleko protagonista. Maria Jesus Berriotxoa, Aintziñe Mendizabal, Unai Castañares, Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi ere ostiralean banatuko den Goiberri aldizkariaren barnean aurkitu ahal izango dira. Atzera eginiko begiradan, azkenik, Zumarragako irudi bitxi bat ikusi ahalko da.













