Legorretako Azentzio jaiek badute irudia
Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dituzte Legorretan Azentzio jai nagusiak. Prestaketen harira, jai egitarauaren azaleko irudia aukeratu dute, herritarrek bozketan. Xabin Fernandezek egindako Gizon-piku kastina lanak jaso du boto gehien: 60. On...
Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dituzte Legorretan Azentzio jai nagusiak. Prestaketen harira, jai egitarauaren azaleko irudia aukeratu dute, herritarrek bozketan. Xabin Fernandezek egindako Gizon-piku kastina lanak jaso du boto gehien: 60. Ondoren, Amaia Iturriotzen aurkezpena geratu da, 50 botorekin; hirugarren Mikel Iparragirre (37) eta laugarren Mari Jose Urretabizkaia (32) izan dira.
Fernandezen arte-lanean pikuak ageri dira —legorretar herritarren goitizena—, emotikono gisa begiak eta aurpegikera margotuta. Lehiaketarako aurkeztutako kartelak eta emaitzak Aldaieta tabernan daude ikusgai. Bozketa herrikoian denera 189 boto eman dituzte legorretarrek. Partaideen artean gazta zozkatu dute, eta zorteduna Jasone Aranburu suertatu da.














