Pol Pot eta Gora Gora Kids taldeek joko dute Beasaingo Gaztetxean
Beasaingo Gaztetxeak jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Pol Pot eta Gora Gora Kids taldeek, eta Olarius&Brothers DJ bikoteak joko dute, 23:00etatik aurrera. Aurretik, nahi duenarentzat, jangela begetarianoa ere zabalduko dute. Pol Pot taldea Zaragozatik dator, eta post-punk doinuak egiten dituzte, Joy Division taldearen antzera. Whole Mistery izeneko azken argitalpena besapean dutela etorriko dira gaztetxera. Gora Gora Kids berriz, Iruñea eta Oñatiko musikariek osatutako taldea da. Garage-rock estiloa jorratzen dute, eta Horror Songs maketa aurkeztera datoz. Gaua bukatzeko, Beasaingo Gaztetxean ondo ezagutzen duten bikote baten saioa izango dute. Olarius&Brothers DJek, rock doinuz bustiko dute giroa, goizaldera arte. Kontzertuen aurretik, 20:30ean hasita, afari begetarianoak emango dituzte. Duela hilabete batzuk jarri zuten jangela begetarianoa martxan, eta harrezkero, hilean bitan ematen dituzte afariak. Hiru plater jateko aukera izango da, euro eta erdian plater bakoitza.
Beasaingo Gaztetxeak jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Pol Pot eta Gora Gora Kids taldeek, eta Olarius&Brothers DJ bikoteak joko dute, 23:00etatik aurrera. Aurretik, nahi duenarentzat, jangela begetarianoa ere zabalduko dute.
Pol Pot taldea Zaragozatik dator, eta post-punk doinuak egiten dituzte, Joy Division taldearen antzera. Whole Mistery izeneko azken argitalpena besapean dutela etorriko dira gaztetxera. Gora Gora Kids berriz, Iruñea eta Oñatiko musikariek osatutako taldea da. Garage-rock estiloa jorratzen dute, eta Horror Songs maketa aurkeztera datoz.
Gaua bukatzeko, Beasaingo Gaztetxean ondo ezagutzen duten bikote baten saioa izango dute. Olarius&Brothers DJek, rock doinuz bustiko dute giroa, goizaldera arte.
Kontzertuen aurretik, 20:30ean hasita, afari begetarianoak emango dituzte. Duela hilabete batzuk jarri zuten jangela begetarianoa martxan, eta harrezkero, hilean bitan ematen dituzte afariak. Hiru plater jateko aukera izango da, euro eta erdian plater bakoitza.













