Umeentzako arrantza ikastaroa antolatu du Aitz-Zorrotz elkarteak
Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak umeentzako ikastaroa antolatu du hilaren 18 eta 19rako. Arrantzako teknikei buruzko jardunaldia izango da, eta elkarteko elite taldeko arrantzaleek emango dute. Bi saioak, 18:00etatik aurrera izango...
Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak umeentzako ikastaroa antolatu du hilaren 18 eta 19rako. Arrantzako teknikei buruzko jardunaldia izango da, eta elkarteko elite taldeko arrantzaleek emango dute. Bi saioak, 18:00etatik aurrera izango dira, Aitz-Zorrotz elkartearen egoitzan. Bertan parte hartu nahi dutenek, hitzordu horretara agertu besterik ez dute egin behar.
Ibai eta urtegien garbiketa
Bestalde, Arriarango eta Lareoko urtegiak eta Oria ibaia garbitzen lagundu zuten guztiei esker ona agertu nahi die Aitz-Zorrotz elkarteak.
Azkenik, elkarteak gogorarazi du Beasaingo jaietako danborradan, elkartearekin batera atera nahi dutenek, izena emateko aukera dutela. Horretarako, elkarteko iragarki oholean dagoen izen emate orria bete behar da.













