Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute
Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, erretzeari uzteko ikastaro bat hasiko da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ordiziako eta Beasaingo udaletako ongizate sailek antolatu dute, eta bi herri horietako herritarrek ez ezik, Arama, Altzaga et...
Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, erretzeari uzteko ikastaro bat hasiko da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ordiziako eta Beasaingo udaletako ongizate sailek antolatu dute, eta bi herri horietako herritarrek ez ezik, Arama, Altzaga eta Itsasondokoek ere parte har dezakete. Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 16, zabalduko dute, eta maiatzaren 7ra arte egongo da horretarako aukera. 953 80 56 10 zenbakira deituz, edota ongizate@beasain.org edo mceberio@ordizia.org helbideetara idatzita eman daiteke izena.













