Estanda Ordiziak Galizian jokatuko du bihar
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea gaur iluntzean abiatuko da A Coruña aldera (Galizia) Valdetires Ferrolen aurka jokatzera. Galiziako taldeak Goierrikoak baino hiru puntu gehiago ditu, eta gainera, part...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea gaur iluntzean abiatuko da A Coruña aldera (Galizia) Valdetires Ferrolen aurka jokatzera. Galiziako taldeak Goierrikoak baino hiru puntu gehiago ditu, eta gainera, partida bat gutxiago jokatuta dago. Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, bi taldeen helburua igoera fasea jokatzea da, lehen mailara igo ahal izateko. “Garaipenak bakarrik balio digu. Berdinduz gero igoera fasea jokatzeko ia aukerarik gabe geratuko ginateke”. Hala ere, eta jokalariei presioa kentze aldera, play off-a jokatzeko sailkatuko ez balira ere ez litzateke ezer gertatuko, sasoi hasierako helburua denboraldi txukuna osatzea baitzen.













