Frontoian egiten ari dira II. Gazte Eguneko haur jolasak Zegaman
Zegamako Gazte Herexak antolatuta, II. Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Zegaman. Arratsaldeko egitarauari haur jolasekin ekin diote. Euria goian behean ari da, eta jolasak frontoian egiten ari dira. Jolasak amaitzen direnean, 18:00etan buruhandiak ...

Zegamako Gazte Herexak antolatuta, II. Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Zegaman. Arratsaldeko egitarauari haur jolasekin ekin diote. Euria goian behean ari da, eta jolasak frontoian egiten ari dira. Jolasak amaitzen direnean, 18:00etan buruhandiak egongo dira eta 18:30ean Gazte Olinpiadak izango dira. 20:00ak aldera, triki-poteoa egingo dute, eta 21:00ak aldera izango da afaria.













