Harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute hilaren 17an
Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak antolatuta, harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 17. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte Beroa elkarteko lehendariak, Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. F...
Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak antolatuta, harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 17. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte Beroa elkarteko lehendariak, Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. Familia harrera bat ere etorriko da, bere esperientzia kontatzera.
Saioa hilaren 17an izango da, 18:30ean, Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Informazio gehiago nahi duenak, asociacionberoa@hotmail.com helbidera idatzi edo 943 24 56 04 telefono zenbakira dei dezake.













