Irabazi, eta zain egon
Igandean jokatuko da Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularraren azken jardunaldia. Ampo Ordiziak Bizkaia Gernikaren aurka jokatuko du Urbieta zelaian, 12:30ean. Bi taldeei komeni zaie partida irabaztea. Ordiziak bigarren postua eskuratzeko lortu nahi du garaipena, eta Gernikak laugarren postua eskuratzeko. Hala ere, bi taldeentzat ez da nahikoa puntuak lortzea, haien aurkari zuzenek zer egiten duten ikusi beharko dute, eta bi taldeek zelai berari begira egongo dira, La Vilak eta Santboianak Alacanten jokatuko duten partidari begira. La Vilak irabazten badu eta Ordiziak ere bai, Ordizia bigarren sailkatuko litzateke eta La Vila laugarren. Santboianak irabazi balu, berriz, Kataluniako taldea sailkatu litzateke bigarren, Ordizia hirugarrena izango litzateke, eta Bizkaia Gernikak laugarren postua eskuratzeko aukera izango luke, baldin eta Ordiziari irabazten badio. Irabazi, eta zain egon, hori da bi euskal taldeek igandean egin behar dutena. Urbietako partida zirraragarria izatea espero da. Euria egingo du asteburuan, eta Gernikako zelaia lokaztuta egongo da seguru asko. Joko molde ezberdineko taldeak dira Gernika eta Ordizia, eta zelaiaren egoera ikusita, bizkaitarrek abantaila dutela pentsa daiteke. Hala ere, Axio Araña Ampo Ordiziaren entrenatzaileak ez du aitzakiari jarri nahi, eta dakiten bezala jokatuz gero puntuekin itzultzeko aukera ikusten du. Etziko partidarako Xabier Lerma eta Joan Tudela berreskuratu ditu Arañak. Sailkapenari buruzko informazioa [...]

Gernikaren eta Ordiziaren arteko Kopako finalerdiko partida, urte hasieran, Urbieta zelai lokaztuan.
Igandean jokatuko da Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularraren azken jardunaldia. Ampo Ordiziak Bizkaia Gernikaren aurka jokatuko du Urbieta zelaian, 12:30ean. Bi taldeei komeni zaie partida irabaztea. Ordiziak bigarren postua eskuratzeko lortu nahi du garaipena, eta Gernikak laugarren postua eskuratzeko. Hala ere, bi taldeentzat ez da nahikoa puntuak lortzea, haien aurkari zuzenek zer egiten duten ikusi beharko dute, eta bi taldeek zelai berari begira egongo dira, La Vilak eta Santboianak Alacanten jokatuko duten partidari begira.
La Vilak irabazten badu eta Ordiziak ere bai, Ordizia bigarren sailkatuko litzateke eta La Vila laugarren. Santboianak irabazi balu, berriz, Kataluniako taldea sailkatu litzateke bigarren, Ordizia hirugarrena izango litzateke, eta Bizkaia Gernikak laugarren postua eskuratzeko aukera izango luke, baldin eta Ordiziari irabazten badio. Irabazi, eta zain egon, hori da bi euskal taldeek igandean egin behar dutena.
Urbietako partida zirraragarria izatea espero da. Euria egingo du asteburuan, eta Gernikako zelaia lokaztuta egongo da seguru asko. Joko molde ezberdineko taldeak dira Gernika eta Ordizia, eta zelaiaren egoera ikusita, bizkaitarrek abantaila dutela pentsa daiteke. Hala ere, Axio Araña Ampo Ordiziaren entrenatzaileak ez du aitzakiari jarri nahi, eta dakiten bezala jokatuz gero puntuekin itzultzeko aukera ikusten du. Etziko partidarako Xabier Lerma eta Joan Tudela berreskuratu ditu Arañak.
Sailkapenari buruzko informazioa Ampo Ordiziaren webgunean lor daiteke.













