‘Los idus de marzo’ filma emango dute asteburuan
Gaurtik astelehenera bitarte Los idus de marzo filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saioa 22:15ean izango da, bihar eta etzi 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean 19:30ean. Gazte idealista bat (Ryan Gosling) AEB Amerikako Estatu Batue...
Gaurtik astelehenera bitarte Los idus de marzo filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saioa 22:15ean izango da, bihar eta etzi 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean 19:30ean. Gazte idealista bat (Ryan Gosling) AEB Amerikako Estatu Batuetako presidentziarako primarietan parte hartzen duen hautagai baten (George Clooney) kabinete burua da, eta arrakasta politikoa lortzeko erabiltzen diren trikimailuen berri izango du zeregin horretan. George Clooney bera da filmaren zuzendaria.













