Gizonezko bat atxilotu dute Beasainen, exibizionismoa egotzita
Gizonezko bat atxilotu dute Beasainen, taberna batean langileen, bezeroen eta adin txikikoen aurrean masturbatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, exibizionismoa egotzita atxilotu egin dute 52 urteko gizonezkoa. Gertakariak atzo gauean ge...
Gizonezko bat atxilotu dute Beasainen, taberna batean langileen, bezeroen eta adin txikikoen aurrean masturbatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, exibizionismoa egotzita atxilotu egin dute 52 urteko gizonezkoa. Gertakariak atzo gauean gertatu ziren, 23:00ak inguruan.
Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, Ertzaintza bertaratzerako gizonezkoa tabernatik joana zen, baina metro gutxira atzeman zuten, prakak askatuta zituela. Tabernako bezeroek eta langileek emandako deskribapen datuekin bat zetorrela eta, Igartetxe kalean atxilotu zuten gizonezkoa. Ertzaintzak erresistentzia eta desobedientzia delitua ere egozten dio, atxilotzerakoan adierazi zuen “indarkeria jarreragatik”.