Ilintxak irabazi du Gazteaken 10. urteurreneko partida
Legazpiko Gaztetxeko Gazteak taldearen eta Ilintxaren arteko partida azken honek irabazi du, 1 eta 8ko emaitzarekin. Gaztetxeko jokalariak aurretik jarri dira, baina partida amaieran Ilintxakoak nabarmen nagusitu dira. Zelaian, ordea, aurkariak baino gehiago, lagunak aritu dira gaur jokoan. Izan ere, Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela 10 urte betetzen dira, eta urteurrena ospatzeko herriko bi futbol taldeen arteko neurketa antolatu dute. Euria eta hotza izan dituzte lagun Bikuña zelaian egon diren ikusleek, baina eguraldiak ezin izan du ospakizun giroa ilundu. Armailak beteta zeuden, eta animo ohiuak etengabekoak izan dira. Iker Azpeitiak zehaztu duenez, “lagun arteko partida izan da gaurkoa, eta beraz, giro ona ziurtatuta zegoen”. Partida amaituta, elkarrekin afalduko dute orain bi taldeetako jokalariek. Futbolean eta pilotan jokatzeko Legazpiko Gazteak taldea herrian futbolean jokatu nahi zuten gazteei aukera emateko sortu zuten gaztetxeko kideek. Ilintxan jokatzeko aukerarik ez zutenak, baina futbolean jokatu nahi zutenak elkartu ziren orain hamar urte taldea sortzeko, eta urte horietan guztietan, ordea, hainbat urtez taldea geldirik egon da. Hasierako hiru urteetan erregional mailan jokatu zuten, eta hirugarren urtean mailaz igo ziren. Ilintxaren maila berdinean jolasten hasi ziren orduan, eta herrian derbi politak jokatzen zituztela gogoan dute gazte legazpiar askok. Garai haiek gogoan, fútbol zazpi txapelketa eta pilota [...]
Legazpiko Gaztetxeko Gazteak taldearen eta Ilintxaren arteko partida azken honek irabazi du, 1 eta 8ko emaitzarekin. Gaztetxeko jokalariak aurretik jarri dira, baina partida amaieran Ilintxakoak nabarmen nagusitu dira. Zelaian, ordea, aurkariak baino gehiago, lagunak aritu dira gaur jokoan. Izan ere, Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela 10 urte betetzen dira, eta urteurrena ospatzeko herriko bi futbol taldeen arteko neurketa antolatu dute.
Euria eta hotza izan dituzte lagun Bikuña zelaian egon diren ikusleek, baina eguraldiak ezin izan du ospakizun giroa ilundu. Armailak beteta zeuden, eta animo ohiuak etengabekoak izan dira. Iker Azpeitiak zehaztu duenez, “lagun arteko partida izan da gaurkoa, eta beraz, giro ona ziurtatuta zegoen”. Partida amaituta, elkarrekin afalduko dute orain bi taldeetako jokalariek.
Futbolean eta pilotan jokatzeko
Legazpiko Gazteak taldea herrian futbolean jokatu nahi zuten gazteei aukera emateko sortu zuten gaztetxeko kideek. Ilintxan jokatzeko aukerarik ez zutenak, baina futbolean jokatu nahi zutenak elkartu ziren orain hamar urte taldea sortzeko, eta urte horietan guztietan, ordea, hainbat urtez taldea geldirik egon da. Hasierako hiru urteetan erregional mailan jokatu zuten, eta hirugarren urtean mailaz igo ziren. Ilintxaren maila berdinean jolasten hasi ziren orduan, eta herrian derbi politak jokatzen zituztela gogoan dute gazte legazpiar askok.
Garai haiek gogoan, fútbol zazpi txapelketa eta pilota txapelketa antolatzen dituzte orain. Bost urte dira futbol zazpi txapelketa antolatzen dutela, eta aurten 31 taldek parte hartuko dute, “guztira, 430 futbolari inguruk”. Maiatzaren 19an hasiko da txapelketa eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala.
Pilota mailan ere badu presentzia Gazteak taldeak. Maila guztietan dituzte pilotariak, benjamin aurrekoetatik seniorretara. Herrian pilotan aritu nahi dutenei aukera ematea da helburua, eta txapelketa herrikoia ere antolatzen dute. Aurten, 52 bikotek eman dute izena, 104 pilotarik.